¬ANAYET¬

May 7, 2007 at 10:38

Kaixo guztioi! gaurkoan Anayet mendia igotzeko bidea, bertan aurkituko dituzuen lekuak eta nire esperientzia kontatuko dut.

Hasteko, Anayet 2545 metrotako mendia da. Lehenik, El Corral de las Mulasetik hasten da, bertatik desbideratze bat hartu behar da Formigaleko La Mina pistara joateko. Eski denboraldia denean, zati hori kotxez igo dezakezu baina udaran itxi egiten dute eta oinez egin beharra dago.

El Corral de las Mulas zeharkatu eta anayeteko telesilak gainditu ondoren, bertan dagoen ur jauziaren norabidea hartu behar da. Udaran, Culvillaren sakana zeharkatzea nahiko erraza izaten da, baina neguan berriz, kontu handiarekin ibili behar da. Sakana zeharkatu bitartean, urrunean Anayet tontorra ikusiko da. Gora igotzen zoazen heinean, 2225 metrotara Anayeteko hiru aintzirak aurkituko dituzu (bi tamaina ederrekoak eta bestea tamaina txikikoa). Aintziretatik Anayeteko mendi lepora iristeko, 35 minutuko denbora beharko da eta bertatik Anayet tontorrera iristeko, beste 30 minutuko ibilaldia.

Bertatik, paisaje paregabeak ikusi daitezke baina bereziki Midi d’Ossau mendia benetan ikusgarria ikusten da.

-Desnibela: 1951metro.

- Zalitasuna: GR-11 bidea segituz erraza da.

- Neguan: elur denboraldian, pioleta, raketak, kranpoiak…

- Iraupena: joan eta etorria 6-7h.

PINETAKO ARANA

April 19, 2007 at 2:09

        Bueno ba, eskia alde batera utzita, pirineoetan dauden leku zoragarrietako bat aipatuko dut. Txikia nintzenetik, hau da, 8-9 urterekin, nire lehenengo hiru mila bat igo nuen, Tallon izenekoa. Nire aitari esker, leku interesgarri eta sekulako paisaiak ezagutu ditut eta hauetariko bat Pinetako arana izan da.

Pinetako arana, Ordesako Parke Nazionalaren ondoan aurkitzen da. Hantxe, ostatu nazionala eta kanping bat dago eta bertatik Pinetako balkoira joateko bidea hasten da. Balkoia 1.000metrotara aurkitzen da eta 3h 10mintuko iraupena izango du iristeko. Han goitik bistak bai direla ikaragarriak!Eskubi aldetik, Añisklok(Sum de Ramond)osaturiko harresia,Monte perdidoko ipar glaziarra, zilindroa eta pixkat hurrunago el pico de Marboré eta ezker aldetik, Larriko lautadak. Nire aita eta ni arratsaldean igo ginen lo zakuak eta denda eramanda bertan lo egiteko, hurrengo egunean Los Astazus igo behar genituelako. Bi dira, bat 3.012metrotakoa eta bestea, 3.071metrotakoa.

Gaua iristera zihoala, izugarrizko hotsa entzun genuen, eta badakizue zer izan zen? ba, glaziarreko pusketa bat erori zela, pusketa txiki bat izan zen baina soinu handia atera zuen.

Hurrengo egunean, Los Astazus igo eta beherantz gindoazela oineko mina sentitu nuen eta mendiko botak kendu nituenean… ai ama! zelako babak nituen oinetan. Noski, 11 ordu gelditu gabe oinez ba… normala! Baina bueno, baba horiek nire oinetan merezi izan zuten guztiagatik.

Nire gomendioa Pinetako Aranera joatea da, benetan polita eta lasai egoteko leku on bat dela iruditzen zadalako.Pinetako balkoiaLos Astazus

ValDezCarAy

April 18, 2007 at 5:13

Valdezcarayko pistetako bat.Bueno ba eskiaren denboraldia agurtzeko, aste bukaera honetan Valdezcarayen izan naiz eskiatzen.Egun baterako joan behar ginenez Ezcaray aldera joatea pentsatu genuen, lehen aldia izan da Valdezcarayen egon naizela eta egia esan ez zait gehiegi gustatu, pistak ez ziren aldapatxuak eta gehienetan gelditu egiten zinen. Gainera eguraldiak ez zigun asko lagundu, ez genuen metro batera ikusten, adibidez, telesilan gindoala aurrekoa ez genuen ikusten behe lainoa zegoelako. Elurra goizean oso ondo zegoen eta ondo ibili ginen eskiatzen baina eguerdi aldera elurrak zopa ematen zuen eta 16:00etan pistetatik atera ginen.

Azkenean ondo pasatu genuen larunbatean, aurten eskiak utzi eta hurrengo urtean snowarekin hasiko naiz ea zer moduz ematen zaidan. Ale ba eongo gea! aio.

-NIRE ESkIAREN ISTORIOA-

March 27, 2007 at 2:17

Kaixo berriro ere! Oporretarako azken astean gaude eta lan pila bat jarri dizkigutenez, ia ez dut denborarik hementxe

ibiltzeko. Orain tartetxo bat dudanez, zertxobait idatziko dut.

Nire eskiatzeko zaletasuna txiki txikitatik dator, nire gurasoak txikia nintzenetik eskiatzera eraman naute. Nire aitak

fondoko eskia egiten zuenenez, niri eta nire ahizpari, Jakako club batekin inskribatu gintuen. Neguko aste bukaera

guztietan joaten ginen Candanchu edo Somport pistara. Bertan Mayencos izeneko clubarekin entrenatu eta ikasi egiten

genuen, ariketak eginez, erreleboak, karrerak… Ikaskideekin alegia ez nintzen oso ondo eramaten, ni baino zaharragoak

zirenez ni egongo ez banintz bezala egiten zuten, nire ahizpa txikiago denez, beste talde batekin ibiltzen zen eta orduan ni

bakarrik konpontzen nintzen irakaslearekin.

6-7 urterekin, eski alpinoa egiteko zirrara sartu zitzaidan, probatu eta gehiegi gustatu zitzaidan, alde batetik, aldapak

jaitsi bakarrik egiten dituzulako eta bestetik, eski fondoan baino askoz gutxiagoko esfortzua egin behar delako.

Orain dela 3 urte, fondo eskia utzi nuen eta alpinora pasa nintzen erabat. Gaur egun, nire kirolarik gustokoena dut,

asko gozatzen dut eta gainera lagunekin joanda oso dibertigarria zait.

Ba bueno, hauxe izan da nire eskiaren istorioa, lehenik fondoa eta azkenik alpinoa. Ea denboraldia amaitu baino

lehenago eskiatzera joaten naizen, bestela hurrengo urtera arte ez ditut berriro eskiak jarriko.

Ondo pasa agur!

Cautteret eta La Mongie

March 22, 2007 at 3:12

    Kaixo berriro! Gaur ere eskiari buruz pentsatzen aritu naiz, egia da aurtego eskiaren denboraldia oso txarra izan dela,

ez du elurrik egien eta eskiatzera joateko aukera gutxi eduki ditut. Izan ere, urtarrilean Cauttereten eta La Mongin izan

nintzen 3 egun eta ez zegoen ia elurrik, baina han ginenez, pistetara igo eta eskiak hondatu besterik egin ez genuen.

Lehen egunean, Cautteretera goizean goiz iritsi eta oso ondo eskiatu genuen baina eguerdiko ordubiak aldera,

eguzkiarekin batera, elurra desegiten zihoan eta elurra txuria partez marroia bihurtzen ari zen. Azkenenko bi jaitsialdi

burutu eta kanpinera bueltatu ginen.

Bigarren egunean berriz, La Mongira joan ginen eta han bai ez zegoela  elurrik, ez genuen ia ezer ere ez eskiatu baino

bueno, ahal izan genuena eskiatu genuen eta badakizue, momentua  aprobetxatuz argazkitxo pare bat ere egin genuen.

Azkenik, hirugarren egunean berriro ere Cautteretera bueltatu eta kañoiek botatzen zuten elurrarekin, ahal izan

genuena eskiatu genuen eta nola ez eguraldi txarra egin zuen. Baina beno, horrekin konformatu ginen eta eskiatzeko

gogoak gainditu genituen.

Jakinarazi nahi dizuet Luz Saint Sauveuren, gauak igarotzeko kanpin on bat dagoela(Airotel Pyrenees camping) eta

bungalowak prezio onean aurkitzen direla, gainera igerileku klimatizatu bat ere dago, eskiatu ondoren bainu goxo bat

hartzeko.

Beno ba, ea asteburu honetan eskiatzera joaten naizen, aste honetan elurra egin baitu.

Beste bat arte! Agur.

-Aurkezpen gisa-

March 22, 2007 at 2:22

    Kaixo, nire izena Leire da eta blog honetan eski eta mendiei buruz idatziko dut. Txiki-txikia nintzenetik, aitarekin mendi irteera asko izan ditut eta trabesiaren bat ere. Horregatik ideia ona iruditu zait gai honi buruz blog honetan idaztea, bertan,  ezagutu ditudan lekuei buruz idatziz. Adibidez, albergei buruzko informazioa eskaini, zenbait mendiei buruz aholku batzuk eta noizean behin nire esperientziaren bat  idatziko dut ere.

Udaran mendira eta neguan berriz, eskiatzera. Ikusten duzuen bezala mendi inguruak gustukoak ditut eta alditan eskiari buruz ere hitz egingo dut. Adibidez, pisten egoera (elurra, zenbat pista irekita, eguraldia…), gaua igarotzeko leku aproposak etab.

Beno ba hau izango da gutxi gora-behera nire blogaren barnean aurkituko duzuen informazioa, espero det denentzat baliagarria eta interesgarria izatea.

Agur!

Kaixo Mundua!

March 22, 2007 at 1:46

Welcome to Jakintzazu.net. This is your first post. Edit or delete it, then start blogging!