ValDezCarAy
April 18, 2007 at 5:13
Bueno ba eskiaren denboraldia agurtzeko, aste bukaera honetan Valdezcarayen izan naiz eskiatzen.Egun baterako joan behar ginenez Ezcaray aldera joatea pentsatu genuen, lehen aldia izan da Valdezcarayen egon naizela eta egia esan ez zait gehiegi gustatu, pistak ez ziren aldapatxuak eta gehienetan gelditu egiten zinen. Gainera eguraldiak ez zigun asko lagundu, ez genuen metro batera ikusten, adibidez, telesilan gindoala aurrekoa ez genuen ikusten behe lainoa zegoelako. Elurra goizean oso ondo zegoen eta ondo ibili ginen eskiatzen baina eguerdi aldera elurrak zopa ematen zuen eta 16:00etan pistetatik atera ginen.
Azkenean ondo pasatu genuen larunbatean, aurten eskiak utzi eta hurrengo urtean snowarekin hasiko naiz ea zer moduz ematen zaidan. Ale ba eongo gea! aio.
hiregeroa said,
April 19th, 2007, 1:59 am
Kaxio skimendi! hemendik pasa nahiz zu bezala elurra agurtzera, berez ez naiz inoiz izan eskiatzen baina badakit noizbaitean joango naizela, tira erakutsi beharko didazu!
besterik gabe
muxuak!